Gure lema: DENA GIZAKIARENTZAT

GURE GUNEAK

EZAGUTU BENIN GURE HERRIALDEA

Afrikaren mendebaldean dagoen herrialdea da Benin. Iparraldean Niger eta Burkina Faso ditu; ekialdean Nigeria; mendebaldean Togo; eta hegoaldean ozeano atlantikoa.


BENINEN INGURUKO INFORMAZIOA

  • Izen osoa : Benineko errepublika
  • Biztanleria : 9.200.000 (2010)
  • Azalera : 115.762 km2
  • Biztanleriaren dentsitatea : 79,3 bizt/ km2
  • Hiriburu politikoa : Porto Novo
  • Hiriburu ekonomikoa : Cotonou
  • Hizkuntza nagusiak : frantsesa (ofiziala), Fon, Gun, Yoruba, Bariba, Dendi
  • Erlijio nagusiak : erlijio tradizionalak (budua), kristautasuna, Islama
  • Moneta unitatea : CFA frankoa (Euro bat = 655,96 CFA)
  • Jaiotzean izaten den bizi esperantza : 62,3 urte (PNUD, 2010)
  • Haurren hiltze tasa (5 urtetik beherakoak): 115 hildako bizirik jaiotzen diren 1.000ko.
  • Alfabetizazio tasa : % 64 (gizonak), % 42 (emakumeak)
  • Lehen hezkuntzako eskolaratze datuak : % 60,2 (emakumeak) % 81,8 (gizonak).
  • Giza Garapen Indizea : 167. herrialdea 187tik (2011)
  • Esportazio nagusiak : kotoia, olio-palmondoa
  • Nazio Errenta Gordina biztanleko: US $780 (2010)
  • Politika: demokrazia, erregimen presidentziala. Thomas Boni Yayi 2006an aukeratu zuen herriak eta 2011n bere agintaldi berretsi zuen. Azken agintaldia du (5 urtekoa).


BENINEKO MAPA ETA GURE FUNDAZIOAREN LANAK BERTAN


Herrialdeen diru-sarreren inguruan Munduko Bankuak duen zerrendaren arabera, Benin diru-sarrera xumeenak dituztenen artean dago. Azken urtetan herrialdeak hazkunde ekonomiko apala izan du; 2010ean % 3koa, hain zuzen ere. Nahiz eta Afrikako kotoi ekoizlerik handienetarikoa izan, Benin munduko herrialderik txiroenen artean dago.
Giza Garapenaren Indizearen 2011ko txostenean, gure herrialdea 167. postuan dago 187 herrialdeko zerrendan. 2010ean, Nazio Errenta Gordina biztanleko 780 $koa zen.

Ekonomia biziraupenarekin oso lotua dago: eguraldiaren gorabeheren menpe dagoen oinarrizko nekazaritza da nagusia. Herrialdearen garapen ekonomiko apalaren arrazoietako bat sektore gehienetan dagoen lehiakortasun falta eta kanpo eraginekiko menpekotasun handia da, batez ere, Nigeriako egoera ekonomikoarekiko eta petrolioaren eta kotoiaren prezioen gorabeherekiko.

Benineko alfabetizazio maila % 42koa zen 2010ean. Emakume eta gizon gazteen arteko (15 eta 24 urte bitartekoak) aldea alfabetizazioari dagokionez nabarmena da: % 64 mutilen kasuan eta % 42 neskenean. Lehen hezkuntzako eskolaratze datuen arabera (2005-2010) nesken kasua % 60,2koa zen eta mutilen kasua %81,8koa. Bigarren hezkuntzaren ondoko aldiari dagokionez, emakumeen kasuan % 19,8koa da portzentajea (2005-2010).
Egoera hau oztopo garbia da emakumearentzat lan munduan sartzeko, baita ondorioz gizonarekiko menpekotasun ekonomikotik ateratzeko, emakumeen bazterkeriaren muinetik, hain zuzen ere.

Sexuen arteko desberdintasun hauek nabarmenak dira Beninen. Benineko emakumeak bazterkeria handi baten biktima dira, batez ere landa gunetan. Horren arrazoietako bat eskolaratu ez izana da kasu askotan. Ondorioz, ez dute eskura ordaindutako lanetan jarduteko aukera, baliabideen ustiapenen inguruko erabakigunetan jarduteko aukera edota autonomia eta jabetzea bera. Egun, familia batzuetan, mutilek bakarrik jasotzen dute eskolako hezkuntza etorkizunean familia aurrera ateratzeko aukera gehiago izan dezaten. Neska gazteek etxean geratu behar dute amari etxeko lanetan laguntzeko eta etxea ongi zaintzen ikasteko. Hala, mugatuta dituzte hausnartzeko eta ekiteko gaitasunak, eta ondorioz, ez dakizkite beren berezko eskubide eta betebeharrak zein diren.

Afrikako herrialde demokratikoen artean Benin egonkorrenetakoa da. Yayi Boni presidentea 2011n berriz izan zen aukeratua bere bigarren eta azken agintadia egin zezan. Herrialdean alderdi politiko berri asko ari dira sortzen eta gizarte zibil indartsua eratzen ari da. Herrietako buruzagitza oro har agintari tradizionalek eta herrietako ordezkariek dute, eskualdeko administrazioaren ardura ordea alkateek eta beren laguntzaileek dute, bai eta barrutietako nagusiek.

Pour vos aides financières à la Fondation, les numéros de compte suivants sont disponibles si vous êtes en Europe:
Para ayudar económicamente a la Fundación, los siguientes números de cuenta están disponibles para transferencias desde Europa:

* Banco: BBK, Fondation Vie Pour Tous Nº20950055609108365783
Si vous êtes au Bénin / Para transferencias desde Benin : Ecobank, Fondation Vie Pour Tous Nº0080141110178601
02 BP 721 Parakou Bénin / Tel : (229) 23 10 04 59 / 23 10 10 24 / 97 69 87 07
E-mail : fondaviepourtous@yahoo.fr / fondaviepourtousp@yahoo.fr / info@fondation-viepourtous.org